|
Bizitzaren, bakearen eta
berdintasunaren aldeko Agiria
FAOk adierazi berri duenez,
munduan 35.000 haur gosez hiltzen da egunero. Ezer egin gabe egunero
pairatzen dugun neurri gabeko genozidioa da. Une berean, munduan egiten den
eguneroko gastu militarra 2.800 milioi dolarrekoa da eta Estatu Batuek zein
Europar Batasunak beren nekazaritza babesteko egunero zuzentzen duen dirutza
800 milioikoa da. Ez omen dago HIESaren aurkako bitartekoak ikertzeko...
baina gerrarako industria militarrak osaturiko sarea da munduan ekonomia
neurri handi batean zuzentzen duena. Premiazkoa da justizian oinarrituriko
banaketa egitea. Bazterketa eta laidoa, oldarkortasuna, gorrotoa eta
erradikalizazioa bultzatzeko biderik eraginkorrenak. Bortxakeria justifika
ezina da, baina oinarrian dituen egoerak tentuz aztertu behar dira.
Guztiontzat onuragarria izango
litzatekeen garapen orokorrerako plangintza bideratzeko Nazio Batuek behar
dituzten bitartekoak eta autoritatea indartu beharrean, alde anitzeko ekin
bidea bultzatu beharrean, gero eta txiroagoak diren herrien natur
baliabideen ustiapen basatiari eusten zaio, bertako herritarren migrazioa
bultzatuz eta berauen duintasunaren zapuzteari ateak irekiz. Benetako
demokrazia ez da erositako botoen bidez, agintearen jarraipen itsuz edota
beldurrez eraikitzen dota indartzen. Bortxakeriaren zurrunbiloa, erasoa eta
erantzuna, esku hartzea eta zanpaketa besterik sortzen ez duten
lapurketarako gerrekin, indar erakustaldiekin, gudu ekintzekin edota energia
zein ekonomiaren interesek zuzendutako politikekin, ezin dakieke munduak
bizi dituen erronka handiei eta maila guztietako egoera asimetrikoei aurre
egin.
Agintariek beraien ardura
politikoak aspaldian baztertu zituzten, balore unibertsalen ordez merkatu
legea hautatuz. Ondorioa argia da, aberastasuna esku gutxitan metatu den
bitartean, etendura soziala eta ekonomia indartu dira bazter guztietan.
POBREZIARI EZ!
Mundu mailako aldarrikapenaren bidez,
Milurteko Helburuak betetzeari lehentasuna eman diezaioten eskatu behar zaie
agintariei. Etsipena baztertzeko unea iritsi da, norbanakoaren
inplikazioaren garaian gaude.
Berriz ere adierazi nahi dugu
atentatuak eta bortxakeria ez ditugula justifikatzen, datozen tokitik
datozelarik… Mota guztietako terrorismoa arbuiatzen dugu: sasian ezkutatzen
diren taldeena eta Estatu Terrorismoarena. Tortura erabili da, tratu txar
eta iraingarriak zabaldu dira, nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideak
zapuztuz.
Nazioarteko Komunitateak
amaiera eman behar dio basakeria horri, sarraskiei. Nazio Batuetako Gutunak
dioen bezalaxe, herriak dira bere etorkizuna erabaki behar dutenak.
Premiazkoa da munduko herri guztien ahotsa elkartzea eta ozenki adieraztea:
NAHIKOA DA! GERRA ETA BORTXAKERIARI EZ.
Gehiegitan geratu izan gara
isilik. Bukatu da isilunea. Herriek beren ahotsa indartuko dute. Gerra
guztiontzat tragedia da. Premiazkoa da armen arrazoia desegitea. Gaur,
inoiz baino gehiago, elkarlanerako eta elkarrizketarako gaitasuna dira
beharrezkoak, ezinbestekoa da gatazkei konponbide baketsua bilatzeko
ahalegina egitea, besteekiko begirunea eta elkar ulertzea bultzatzen duten
jarrerak indartzea, besteak beste, Giza Eskubideak egunero bideratuz.
Herrien arteko elkartasuna
garatuz eta guztion arteko ekimen bateratuak jorratuz, gertakarien norabidea
aldatzea beharrezkoa da. Premiazkoa da intelektualek, artistek,
hezitzaileek, zientzilariek... beren pasibotasuna alde batera utzi eta
ekintzara jotzea. Hori izango da beren idazkiek eta hitzek sinesgarritasuna
berreskura dezaten bide bakarra eta, bide batez, beraien ahaleginak
besteenekin elkartzeko modua gerraren, konfrontazioaren eta erokeriaren
aurka.
Pertsonen garaia
iritsi da.
Eta, batez ere, gazteena, bestelako mundu bat bideragarria dela pentsatzen
duten gizon eta emakumeena. Instituzioek eta hedabideek munduko jendarte
lagundu behar dute, behingoz, ikusle izateari utzi eta benetako
protagonistak bilaka daitezen etorkizuna finkatzeko unean. Agintariek,
legebiltzarkideek, Udalbatzek... guztiek dute ardura berezia aldaketa
historiko horretan.
Kultura eta
erlijio ezberdinen ordua ere iritsi da, guztien oinarrian dagoen urkoarekiko
maitasuna eta elkartasunean bat eginik, giza duintasunaren berreskurapenaren
aldeko borrokan aintzindari izan daitezen.
Ezinbestekoa da
herriek, mobilizazioak bideratuz, jendarte, kultura, politika eta izpiritu
mailako erresistentzia garatzea, bortxakeriaren eta justizia ezarekin
eskutik ez joatea, menperatzaileak eta gizateriak munduan bizi duen egoera
salatzea.
Zutik jarri
behar dugu, bakearen alde zutik eta bizitzaren ostertz berrietara
abiatu, heriotzaren garamatzaten norabideak baztertuz. Arazoak arazo, hori
da esperantza bakarra.
Esandakoarengatik, eta begirada belaunaldi berrietan jarriz, dei bat
luzatzen diegu borroka honetan kide sentitzen diren guztiei, modu baketsuan
mobiliza daitezen, esku artean dituzten bitarteko guztiak erabiliz,
zuzenekoak zein birtualak, parte hartuz, bakearen alde bat eginez.
GERRA ETA BORTXAKERIARI EZ
JUSTIZIA ETA
BAKEARI BAI
Pixkana-pixkana
aurrerapen nabarmenak lortzen baditugu, “mundu osoak kontzientzia hartzea”
lortuko dugu; hots, herrien benetako independentzia lortuko dugu.

Lehen atxikipenak:
Adolfo
Pérez Esquivel -
Nobel
de la Paz, Argentina
Mario Soares -
Ex
Presidente de Portugal
Federico
Mayor Zaragoza
-Presidente de la Fundación Cultura de Paz, España
Pere
Casaldàliga -
Obispo,
Brasil
Danielle
Mitterrand -
Presidenta France Libertés, Francia
François Houtart
-
Teólogo , Bélgica
Montserrat Ponsa -
Periodista, Catalunya, España
Luís Eduardo Aute -
Cantautor,
España
Arcadi Oliveras -
Presidente
Justicia i Pau, Catalunya, España
Ernesto Cardenal -
Teólogo,
Nicaragua
Marilia Guimaraes -
Presidenta
Comité Defensa de la Humanidad, Brasil
Handel Guayasamín -Arquitecto,
Ecuador
Silvio Rodríguez -
Cantautor, Cuba
James Cockcroft -
Escritor, EEUU
Eliseu Climent,
València
José Enrique
González Ruiz,
México
Giovanni Parapini,
Periodista, Roma
Marianna Masciolini,
Comunicación, Roma
María Novo - Escritora y
Ambientalista, España
Betty Williams - Nobel de la Paz,
Irlanda
Joan Saura - Consejero
de la Generalitat de Catalunya, España

|